Enpresak eta Merkataritza Berriak
Retail Euskal Eskola 2025eko aholkularitza pertsonalizatua
Retail Euskal Eskolak, Merkataritza Ganberak kudeatzen duen Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren prestakuntza-plataformak alegia, 2025ean bere aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatua jasotzeko eskaera egiteko epea ireki du. Zerbitzuaren helburua onuradunek negozioa kudeatzeko gaitasun handiagoa emango dieten tresnak eta ezagutzak lortzea da.
Eus-commerce: egokitu zure negozioa errealitate digital berrira
Bilboko Merkataritza Ganberak inplementatutako zerbitzu bat da, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak % 100ean finantzatua. Enpresek adituen laguntza izango dute irtenbide berriak ezartzeko orduan, beren digitalizazio-maila edozein dela ere presentzia birtuala indartzeko aukera izan dezaten.
ACEren jarduera berria: Marketin Digitalari buruzko Tailerrak, zure establezimenduari egokituak
ACE Barakaldok marketin digitalari buruzko ikastaro bat diseinatu du, dendek Interneten duten presentzia hobetzeko eta, horrela, bezeroak erakarri eta salmentak sustatzeko. Prestakuntza praktikoa eta irisgarria izango da, eta tokiko establezimenduetara moldatuta egongo da. Onlineko zein aurrez aurreko tailerren bidez egingo da, modu hurbil eta pertsonalizatuan.
Barakaldok BKenpreSarien seigarren edizioan tokiko enpresa garrantzitsuenen konpromiso berritzailea ospatu du
Versia, Yuït, Ideable, Biometriks eta Indelcaucho Laboral enpresak aukeratu dituzte Inguraldek eta Barakaldoko Udalak tokiko enpresa-ehunaren erreferente gisa, iaz egindako lanagatik eta udalerriko ekonomiari egindako ekarpenagatik.
"Berrikuntzaren aldeko apustua oso presente dago enpresa hauetan, eta hori beti ospatu eta aitortu behar dugu", adierazi du Amaia del Campo alkateak sarien aurkezpenean. Sariak banatzeko ekitaldia gaur arratsaldean bertan izango da.
