Prestakuntza

2020 urtarrila-ekaina Prestakuntza plana

Zure enpresa kudeatzeko ezagutzak berritu beharrean bazabiltza, irtenbide praktiko eta erabilgarriak proposatzen dizkizugu. Horretarako, bi prestakuntza-mota jarraitu ditzakezu:

Barakaldoko beste enpresa batzuekin batera ikasi ahal izango duzu, zure arazoak partekatzeko eta irtenbideei buruz eztabaidatzeko eremu batean, horixe izango baita gure lan-metodologia.

Enpresak eta Merkataritza agenda

2020, Ots 03 al. @14:00 - 04:00PM

SPRI: INSTAGRAM I: Zure negozioa sustatzeko estrategia sozial eta bisuala

Astelehen Teknologikoak

Inguralderen ekimena, SPRIren lankidetzarekin egiten dena, Euskadiko mikroenpresen, autonomoen eta ekintzaileen profesionalizazio digitalerako; bi orduko oinarrizko ikastaroak eta maila aurreratuagoko beste batzuk eskaintzen ditu.

Zure erritmora ikasiko duzu Mentore Gela (Aula Mentor) eta KZ Gunea bezalako ekimenen bitartez. Biek askotariko programa zabal eta malguak dituzte, Interneten bidez aurkitu daitezkeenak eta zure konpetentzia pertsonal eta profesionalak hobetzeko diseinatuta daudenak.

Mentore Gela (Aula Mentor)

Logotipo de Aula Mentor

Interneten bidezko urrutiko hezkuntza sistema 170 ikastaro baino gehiagorekin. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak sustatua, tutoretza arreta eskaintzen du. 

Barakaldo Mentor Ikasgelako orria bisitatu.

Enpresa-kudeaketaren hobekuntzarako IKASTARO NABARMENDUAK ezagutu itzazu:

Ikastaroen zerrenda osoa ikusi.

Kz Gunea

Euskadiko mikroenpresen, ekintzaileen, autonomoen eta ETEen profesionalizazio digitala lortzeko bideratua dagoen SPRI – Mikroenpresa Digitalaren prestakuntza-eskaintza guztia biltzen duen plataforma.

Harremanetan jartzeko: Inguralde, Bulego Nagusiak
Aldapa, 3A
Tfna: 944.789.395
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Logotipo Behargintza     Logotipo Diputación Foral de Bizkaia - Departamento de Empleo, Inclusión Social e Igualdad

SUBIR