Eus-commerce: egokitu zure negozioa errealitate digital berrira
Bilboko Merkataritza Ganberak inplementatutako zerbitzu bat da, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak % 100ean finantzatua. Enpresek adituen laguntza izango dute irtenbide berriak ezartzeko orduan, beren digitalizazio-maila edozein dela ere presentzia birtuala indartzeko aukera izan dezaten.
Barakaldo, 2025eko martxoaren 18a
Programak prestakuntza eta adituen aholkularitza indibidualizatua hartzen ditu barne, hainbat tresna digitalen bidez enpresek presentzia birtuala, posizionamendua, sustapena eta fidelizazioa hobetzeko estrategiak lan ditzaten.
⇒ Lehen urratsak: Google My Bussines, Instagram, Facebook, web katalogoa, etab.
⇒ Saldu zure e-commerce erabiliz: zure webgunean online salmenta ezartzea, Google Shopping, marketplaces, Bizumekin ordaintzea, etab.
⇒ Saldu sare sozialen bidez: integratu zure e-commerce Facebook edo Instagramekin, kaptazio-kanpainak, sareen dinamizazioa, etab.
⇒ Eman pauso bat gehiago: zure webgunea ikuskatu, PrestaShopeko prestakuntza, Wordpress, produktuak kargatu, zure online denda eguneratu, posizionamendua, etab.
⇒ Diseinu tresnak: Canva diseinua, argazkien edizioa, bideoen edizioa eta sorkuntza, data studio, ect.
⇒ Jarri harremanetan zure bezeroarekin: MailChimp, Cónabamail, WhatsApp Business, Chat online, online inkestak, etab.
⇒ Integrazioa: online hitzorduak erreserbatzea, STa, klik & collect.
⇒ Adimen artifiziala: IArekin testuak, bideoak edo irudiak sortzea.
NORI ZUZENDUTA
Bizkaiko hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritza-establezimenduen eta zerbitzuen jabeak eta langileak, EJZren 64., 65., 66., 691.1., 691.9., 971., 972., 973.1., 973.3 eta 975. epigrafeetan alta emanda daudenak.
NORK EZIN DU PARTE HARTU?
Kalean bertan saltzeko/arreta emateko punturik ez dutenak eta EJZren 646 (estankoak), 652.1 (farmaziak), 647.4, 647.5, 655, 661, 663, 664 eta 665 epigrafeetan alta emanda daudenak.
ESKAERA EGITEKO EPEA:
ZABALIK. Plaza-kopuru mugatua dago, eta eskaerak sarrera-hurrenkeraren arabera onartuko dira. Behin formularioa betez gero, Bilboko Ganbera enpresekin harremanetan jarriko da.
Kale ondoan salmenta- edo arreta-punturik ez dutenek ezin izango dute parte hartu
INFORMAZIO GEHIAGO
Bilboko Merkataritza Ganbera
📞 944 70 65 00
🖥️ https://escuelavascaretail.eus/eu/