Retail Euskal Eskola 2025eko aholkularitza pertsonalizatua

Retail Euskal Eskolak, Merkataritza Ganberak kudeatzen duen Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren prestakuntza-plataformak alegia, 2025ean bere aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatua jasotzeko eskaera egiteko epea ireki du. Zerbitzuaren helburua onuradunek negozioa kudeatzeko gaitasun handiagoa emango dieten tresnak eta ezagutzak lortzea da.

Barakaldo, 2025eko martxoaren 18a

ZERTAN DATZA? 

Retaileko Euskal Eskolak aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatua eta indibidualizatua eskaintzen du funtsezko arloetan:

  1. Eraldaketa digitala: marketin digitaleko plana, posizionamendua, estrategia Instagramen edo Facebooken, sareetarako argazkigintza, etab.
  2. Estrategia: negozioa birbideratzea, produktu edo zerbitzu berriak aukeratzea, marka kokatzea, etab.
  3. Saltokia: erakusleiho-apainketa, merchandising bisuala, dekorazioa, logotipoa, merkataritza-espazioaren digitalizazioa, irudi korporatiboa, etab.
  4. Bezeroak: bezeroarentzako arreta, salmenta-teknikak, fidelizazio-tresnak, bezeroen segmentazioa, etab.
  5. Pertsonak: gaitasun pertsonalak, giza baliabideen kudeaketa, motibazioa, lanaren banaketa, etab.
  6. Kudeaketa: negozioaren errentagarritasuna, marjinen kalkulua, stockaren kudeaketa, etab.

NOLA PARTE HARTU?

  1. Bete ezazu formulario hau,  ez duzu 5 minutu baino gehiago beharko.
  2. Harremanetan jartzen gara zu hobeto ezagutzeko eta negozioa aztertzeko. Horrela jakingo dugu zeren premia duzun eta ze​ arlotan behar duzun laguntza.
  3. Retail Euskal Eskolan hobetu beharreko arloan aditua den pertsona batek lehen hitzordua hitzartu eta establezimendua bisitatuko du.
  4. Adituarekin batera lan egingo da, eta espero diren emaitzak lortzeko beharrezkoak diren helburuak, prozesuak eta estrategiak ezarriko dira.

NORK HAR DEZAKE PARTE? 

Merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritza-establezimenduetako eta zerbitzuetako jabeak eta langileak. Zehazki, EJZren 64., 65., 66., 691.1., 691., 971., 972., 973.1., 973.3 eta 975. epigrafeetan alta emanda daudenak.

Kanpoan utzita: 646 (estankoak), 652.1 (farmaziak), 647.4, 647.5, 655., 661., 663., 664. eta 665. epigrafeak.

ESKAERA EGITEKO EPEA: ZABALIK

Plaza kopurua mugatua da, eta eskabideen sarrera-hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Izena emateko eskaera

ZENBAT BALIO DU? 

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo  Sailak diruz lagundutako % 100eko zerbitzua da.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

Bilboko Merkataritza Ganbera

📞 944 70 65 00

🖥️ https://escuelavascaretail.eus/eu/

 

SUBIR