Behatokia

Inguraldeko Behatoki Sozioekonomikoa gizartearen beharrak aztertzeko eta antzemateko tresna bat da. Hain zuzen ere, Behatokiak informazioa biltzen, aztertzen eta ematen du gure egoera sozioekonomikoa hobeto ezagutu dezagun. Alde horretatik, ezinbesteko lanabesa dugu tokiko garapenaren aldeko ekintza-planak eta politikak zehazteko eta garatzeko.

Behatokiak unean-uneko gaurkotasun sozioekonomikoaren berri ematen digu. Horretarako, bi tresna erabiltzen ditu: batetik, kategoriaka taldekatutako adierazle multzoa, eta bestetik, zenbait txosten-bilduma.

Adierazleen laburpena

Adierazleak Iturria Baloreak Argitalpenaren
data
Baloreak Argitalpenaren
data
Biztanleria Barakaldoko udala 103.603 2025/01 103.965 2026/01
     Emakumeak Barakaldoko udala 53.559 2025/01 53.595 2026/01
     Gizonak Barakaldoko udala 50.044 2025/01 50.370 2026/01
Persona langabetuak Lanbide 5.885 2025/01 5.880 2026/01
     Emakumeak Lanbide 3.462 2025/01 3.453 2026/01
     Gizonak Lanbide 2.423 2025/01 2.427 2026/01
Langazebia-tasa Lanbide % 11,60  2025/01 % 11,68  2026/01
     Emakumezkoa Lanbide % 13,65  2025/01 % 13,67  2026/01
     Gizonezkoa Lanbide % 9,55  2025/01 % 9,67  2026/01
Kontratuak Lanbide 1.915 2025/01 2.022 2026/01
     Emakumeak Lanbide 1.201 2025/01 1.311 2026/01
     Gizonak Lanbide 714 2025/01 711 2026/01
Gizarte Segurantzako afiliazioak Eustat 30.554 2025/01 30.782 2026/01
Per capita BPGd (2015) Eustat 27.418 € 2022 29.018 € 2023

 

Hurrengo ataletan informazio zehatzagoa izango duzu Barakaldo-ri buruz: Barakaldo zifratan, Barakaldo ikerketak, Zainguralde bilduma (Zainguralde Enplegua eta Zainguralde, Atal Sozioekonomikoa), eta bestelako txostenak.

Berriki sortu dugu Enpresen Jarraipena deritzon azpiatala. Bertan, ezagutarazi nahi dugu negozioen jarraipen-prozesu honek Barakaldoko udalean duen portaera.

Gainera, Behatokiaren atalean, Barakaldoren azkenaldiko egoera sozioekonomikoari buruzko informazioa irakur dezakezu, Udal Adierazleen Sistemaren bitartez.

Halaber, argitaratutako azken informazioen laburpena biltzen duen InfoAyudas buletinaren bitartez, eskuragarri dauden diru-laguntzen ildo ezberdinei buruzko informazioa duen atala aurki dezakezu.

SUBIR