Enpresak eta Merkataritza Berriak
Volart Manualidades, sormenerako eta komunitaterako gunea
Volart Manualidades, eskulanetako materialetan eta tekniketan espezializatutako Barakaldoko merkataritza ezaguna, Inguralderen "Protagonistas" proiektuan nabarmendu da berriki, pertsona eta enpresa berritzaileei balioa ematen dien proiektuan.
ACE Barakaldo elkartearen kanpaina: Primerako merkatariak
Abian da hurbileko merkataritzaren eta merkataritza batuaren balioa azpimarratzea helburu duen urteroko kanpaina honen edizio berria.
Sare sozialetan argitaratutako bideoen bidez, kanpainak tokiko saltokien abantailak agerian jarriko dituzten irudi arruntak erakutsiko ditu, erosketak egiteko orduan herritarren lehen aukera bertara joatea izan dadin.
Enpresa-transmisiorako BERRIZ ENPRESA programa
Negozio bat daukazu eta, erretiroa edo beste arrazoiren bat dela eta, eskualdatu egin behar duzu jarraipena emateko?
Barakaldoko ostalaritzak jarduera-programa zabala jarri du abian, urte osoan "gozatzeko"
ABK Barakaldo elkarteak, Barakaldoko Udalarekin elkarlanean, sektoreari eta hiriari bizia emango dioten ekimenen berri eman du, hala nola "pintxoaren ibilbidea", II. Tortilla Lehiaketa edo "ABK oktoberfest".
"Hilabete honetatik urtea amaitu arte, gure ostalaritzaren aberastasunaz gozatzeko, partekatzeko eta deskubritzeko arrazoiak izango ditugu, eta, beraz, sektoreari eta herritarrei parte-hartze masiboa izateko deia egiten diegu", esan du David Solla Inguraldeko presidenteak.
