Nortzuk Gara
Inguraldek 1992tik dihardu Barakaldoko garapena eta hazkunde ekonomikoa sustatzen
Barakaldoko Udaleko Garapen Agentzia den Inguraldek enplegua, enpresa-sorkuntza eta berrikuntza sustatzeko erakunde berezia da. Gainera, bertako enpresei laguntza ematen die beren hazkundea eta modernizazioa zoritzeko.
Inguralderen helburua kalitatezko eta hurbiltasunezko zerbitzuen bidez hiriko jarduera ekonomikoa sustatzea da.
Ekintza-arlo nagusienak
- Enpleguari lagundu langabezian dauden Barakaldoko pertsonei zerbitzu-sare oso baten bidez babesa emateko eta beren enplegagarritasuna errazteko: lan-eskaintzak, lan-orientazioa, Enplegu Zentroa, aukeraketa-prozesuak, prestakuntza, eta abar.
- Enpresa-sorkuntzari lagundu enpresa-ekimen berrien sorkuntza eta finkatzea zoritzeko prozesuaren aldi guztietan, eta pertsona ekintzaileei horretarako zerbitzu osoa eskaini: abiatze-ibilbidea, autoebaluazioa, laguntzak eta finantzazioa, prestakuntza, enpresa-zentruak, eta abar.
- Enpresari eta Merkataritzari lagundu, babes hori enpresen lehiakortasuna hobetzeko ekintza estrategikoa izan dadin. Horrela, gainera, saltokietako eta enpresa txiki eta ertainetako hobekuntza-prozesu guztiak aktibatzeko lanabesak sortarazten dira. Zerbitzu-sorta zabala da: aholkularitza, kontsultetarako arreta, Barakaldo eta merkataritza, laguntzak eta diru-laguntzak, prestakuntza eta abar.
Gure gizarte-estatutuak ezagutu ditzakezu.