Enpresak eta Merkataritza Berriak

Otsailaren 11ra arte, herriko 64 establezimenduk dekorazio berezia izango dute erakusleihoetan, "Otsailaren 11 erakusleihoak" ekimenaren edizio berri honetan omenduko diren 12 emakume zientzialariei eskainita.

Otsailaren 15ean, larunbata, Clara Campoamor Gizarte Etxean, zientzia- eta teknologia-tailerrak egingo dira umeentzat eta familientzat, doan, aldez aurretik izena emanda.

Gainera, otsailaren 15era arte, Clara Campoamor Gizarte Etxean "Zientzia-emakumeak argira" erakusketa egongo da ikusgai, “Otsailaren 11ko erakusleihoak” proiektuan ikusgai dauden irudietan oinarritua. Gurutzetako Gizarte Etxeak, berriz, "Emakume zientzialariak eta teknologoak" erakusketa hartuko du.

Aurten ere, Merkataritza Ganberak eta tokiko elkarteek erakusleiho-apainketa lehiaketak egin dituzte Gabonetan. Ekimen horri esker, Barakaldoko establezimendu guztiek hainbat sariketatan parte har dezakete. Oso berezia den garai batean irudimena eta sormena probatzeko aukera daukate, gure hiriko gabon-giroa sustatuz eta merkataritzaren ikuspegitik garrantzi handia duten egun horien magia sortzen lagunduz.

Hona hemen saritutako erakusleihoak:

ABK Barakaldo elkarteak kanpaina honen 2025eko edizioa ezagutarazi du. Hilero, deskontu- edo opari-txartelak zozkatuko dira, eta hiriko establezimendu guztiek parte hartu ahal izango dute.

Barakaldoko Udalak Gabonetako jarduerak garatzeko Herriko Plazan jarri duen guneak Artisautza eta Sormen Merkatuaren edizio berri bat hartuko du, urte sasoi honetako erosketen alternatiba arduratsu eta justu bat izateko.

Azoka abenduaren 21ean, larunbata, irekiko da, 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:30era, eta 25 marka, denda eta zilarra, artilea edo kosmetika naturala lantzen duten profesionalek parte hartuko dute, besteak beste.

SUBIR