Enpresak eta Merkataritza Berriak

Barakaldo, 2025eko maiatzaren 5a

2025eko maiatzaren 15etik 25era ospatuko da Euskaraldia, euskararen erabilera aktibatzeko, gehiago hitz egiteko eta hizkuntza aukeratzeko orduan ditugun inertziak astintzeko, gizarte mugimendua.

Barakaldo, 2025eko apirilaren 30a

Barakaldoko Udalak baimena ematen du, oro har eta 2025eko maiatzaren 1etik 11ra bitartean (biak barne) Lutxana 2025 auzoko jaiak ospatzeko, Auzoko Jai Batzordeak hala eskatuta, jarduteko baimena edo gaikuntza-titulua duten ostalaritza-establezimenduetan barra-mostradore bat jartzeko bide publikoan, baina lokalari erantsita, produktuak banatzeko edo zerbitzatzeko.

Inguraldek bat egiten du OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak atzo aurkeztu zuen sentsibilizazio kanpainarekin, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Inguraldek "Protagonistak - ikasten eta aurrera egiten duten Pertsonak eta Enpresak" proiektua indartu du, "enpresa berrikuntzan tokiko liderrak" aintzatesteko helburuarekin. Halaber, enpresa eta pertsona ekintzaileen eredu izango diren kasu arrakastatsuen berri eman nahi du, "herritarrek beren tokiko merkataritza baloratu eta harro egon daitezen".   

"Barakaldoko Udalak apustu irmoa egin du ekimen honen alde, lehiakortasuna hobetzeko urratsak eman dituzten enpresak inspiratzaileak izan baitaitezke bai sektorean lanean ari diren profesionalentzat, bai arlo honetan bide profesional batean interesa dutenentzat", esan du Amaia del Campo Alkateak.

SUBIR