Enpresak eta Merkataritza Berriak
Ostalaritzako terrazen izapideak: 2027rako uko egitea, aldatzea edo automatikoki berritzea
2027rako ostalaritzako terrazak aldatzeko edo horiei uko egiteko izapideak egiteko epea azaroaren 30ean amaituko da, eta hurrengo urterako berritze automatikoak abenduan jakinaraziko zaizkie establezimenduei, dagozkien izapideak egin ditzaten.
"Barakaldo Kontsumo Bonoa" kanpaina larunbat honetatik aurrera egongo da martxan, 195 establezimendu atxikituta
Datorren azaroaren 14ra arte, Barakaldon erroldatutako pertsonek tokiko kontsumoa dinamizatzeko deskontudun 42.000 bonuak erosi eta trukatu ahal izango dituzte merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzuetako lokaletan bertan.
Iaz bezala, bonobarakaldo.inguralde.eus webguneak mapa interaktibo bat eskainiko du atxikitako lokalekin, eta establezimendu bakoitzeko bonuen erabilgarritasuna denbora errealean kontsultatzeko aukera emango du.
Barakaldoko Udalak Adimen Artifizialari eta Subiranotasun Digitalari buruzko doako prestakuntza-programa bat jarri du martxan, tokiko turismo-sektoreari zuzendua
Gaur egun, bezeroek ChatGPT, Gemini, Perplexity eta antzeko AA-ereduak erabiltzen dituzte bilaketak egin eta ostatuak, jatetxeak eta beste zerbitzu edo saltoki batzuk aukeratzeko. Beraz, Barakaldoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, turismo-sektoreari zuzendutako prestakuntza-programa pilotu bat antolatu du, % 100 praktikoa.
"Anfitrioiak" izeneko turismo-sektorerako prestakuntza-programak onlineko ikastaroen beste deialdi bat abiarazi du, 2026ko urrian hasi eta 2027ko ekainean amaituko dena
Prestakuntza-egutegi berria irailaren 23an jarri zen martxan, eta enpresa-kudeaketaren hainbat arlotan trebakuntza jaso eta beren gaitasunak hobetu nahi dituzten turismo-sektoreko profesionalei dago zuzenduta. Aurten, Turismo Idazkaritzak urtebeteko deialdi bat jarri du abian, irailean hasi eta ekainean amaituko dena.
