ACEren jarduera berria: Marketin Digitalari buruzko Tailerrak, zure establezimenduari egokituak

ACE Barakaldok marketin digitalari buruzko ikastaro bat diseinatu du, dendek Interneten duten presentzia hobetzeko eta, horrela, bezeroak erakarri eta salmentak sustatzeko. Prestakuntza praktikoa eta irisgarria izango da, eta tokiko establezimenduetara moldatuta egongo da. Onlineko zein aurrez aurreko tailerren bidez egingo da, modu hurbil eta pertsonalizatuan.

Barakaldo, 2025eko martxoaren 13a

Antolatuko diren jarduerak: Hiru tailer izango dira, eta horietako bakoitzak 90 minutuko bi saio hartuko ditu barne (15:00etatik 16:30era), lehena birtuala eta bigarrena presentziala.

  • Martxoak 25 eta 27: Zure negozioari egokitutako Marketin Digitala
  • Apirilak 28 eta 29: Sortu Chat GPT pertsonalizatua zure negozioaren neurrira
  • Maiatzak 27 eta 29: Sare Sozialetarako Eduki Bisuala: Ikasi arreta zeureganatzen argazki eta bideo erakargarriekin

Izena emateko epea: formularioaren bidez, martxoaren 14tik 18ra. Plaza-kopuru mugatua dago, eta inskripzioen hurrenkeraren arabera esleituko dira (ikusi baldintzak)

Bazkide ez direnentzako kostua:  Kosturik gabe

Aktibitaterako sarbidea eta izen-ematea

 

INFORMAZIO GEHIAGO

ACE Barakaldo elkartea

📞 944 07 54 39

Whatsapp 688 61 00 33

🖥️ Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

🌐 www.acebarakaldo.com

 

SUBIR