Enpresak eta Merkataritza Berriak
Zabalik dago Eusko Jaurlaritzak turismo-enpresentzat ematen duen inbertsiorako laguntzaren epea. EMET 2025
Zabalik dago ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako dirulaguntza-programan izena emateko epea. Programaren helburua negozio berrien sorrera, berrikuntza teknologikoa, eta eskaintzaren hobekuntza eta optimizazioa sustatzea da, baita jarduerak turismo seguru, jasangarri, arduratsu eta irisgarrirantz bideratzea ere.
Inguraldek CECOBIrekin batera jardunaldi bat antolatu du Bizkaia Mikro foru sozietatearen prestakuntza jarduerari buruz
Ekainaren 5ean, CECOBI — Bizkaiko Merkataritzako Enpresarien Konfederazioaren eskutik, informazio-jardunaldi bat antolatuko dugu Inguralden, 1 eta 10 langile bitarteko mikroenpresek Bizkaia Mikro foru-sozietateak eskaintzen dituen komisiorik eta abal pertsonalik gabeko maileguen berri izan dezaten.
ABK elkarteak "Barakaldo Fotoimagen" lehiaketaren V. edizioa antolatu du
ABK Barakaldo elkarteak barakaldar guztiei zuzendutako “Barakaldo Fotoimagen” argazki-lehiaketaren V. edizioa antolatu du.
Aurreko urteetan bezala, ABKk hiriko establezimendu guztiak gonbidatzen ditu kanpaina honetan parte hartzera, bezeroei doako kultur- eta aisialdi-jarduera batez gozatu eta sariak eskuratzeko aukera emateko.
"Anfitriones: Formación y Talento Turísticos" programaren edizio berria.
Estatuko Turismo Idazkaritzak abian jarri du turismo-sektoreko profesionalei zuzendutako prestakuntza-programa honen XXVI. edizioa. 74 prestakuntza-ekintza antolatuko dira formatu birtualean, % 100ean diruz lagunduta egongo direnak. Parte-hartzaileek beren zerbitzuaren kalitatea eta lehiakortasuna hobetzeko ezagutza eta baliabide berriak eskuratu ahal izango dituzte, doan eta eroso.
