"Anfitriones: Formación y Talento Turísticos" programaren edizio berria.

Estatuko Turismo Idazkaritzak abian jarri du turismo-sektoreko profesionalei zuzendutako prestakuntza-programa honen XXVI. edizioa. 74 prestakuntza-ekintza antolatuko dira formatu birtualean, % 100ean diruz lagunduta egongo direnak. Parte-hartzaileek beren zerbitzuaren kalitatea eta lehiakortasuna hobetzeko ezagutza eta baliabide berriak eskuratu ahal izango dituzte, doan eta eroso.

Barakaldo, 2025eko maiatzaren 19a

Orain arte, 15.300 pertsonak baino gehiagok eman dute izena Anfitrioiak programan, eta 33.000 ziurtagiri baino gehiago banatu dira. Gainera, online modalitatea martxan jarri zenetik, programak 5 puntutik 4,3 ditu asetasun-indizean.

Prestakuntza iraupen desberdineko 8 ikaskuntza-ibilbideren bitartez jaso daiteke, bai 15 minutuko pilulekin, bai 32 ordura arteko ikastaroekin:

  1. Turismo-sektorean funtsezkoak diren gaitasun digitalak
  2. Marketin turistikoa
  3. Turismo jasangarriaren kudeaketa
  4. Bezeroekiko kontaktuaren hobekuntza
  5. Taldeetako arduradunen garapena
  6. Zibersegurtasuna
  7. "Pet friendly" turismoa
  8. Turismorako Google-tresnak

Orain "Anfitriones, formación y talento turísticos" izena duen programaren 2025eko edizioan, plataforma teknologiko berri bat erabiliko da eta prestakuntza-eskaintza zabalagoa izango da; urtean zehar, handituz joango da, eta zerbitzu eta baliabide berrietan oinarrituko da.

Prestakuntza-bilatzailea, jakintza-eremuen arabera

Egutegi osoa

GURE PRESTAKUNTZA-PROPOSAMENA URTEAN ZEHAR

Urtean zehar, INGURALDEk programaren aukera anitzen artean zenbait ikastaro hautatu eta webguneko agendan argitaratzen ditu, turismo-sektoreko profesionalek enpresa-kudeaketaren hainbat arlorekin lotutako gaitasunak hobetzen lagun diezaiekeen prestakuntza-eduki espezializatua eskura izan dezaten.

SUBIR