Inguraldek CECOBIrekin batera jardunaldi bat antolatu du Bizkaia Mikro foru sozietatearen prestakuntza jarduerari buruz

Ekainaren 5ean, CECOBI — Bizkaiko Merkataritzako Enpresarien Konfederazioaren eskutik, informazio-jardunaldi bat antolatuko dugu Inguralden, 1 eta 10 langile bitarteko mikroenpresek Bizkaia Mikro foru-sozietateak eskaintzen dituen komisiorik eta abal pertsonalik gabeko maileguen berri izan dezaten.

Barakaldo, 2025eko maiatzaren 23a

Barakaldoko eta eskualdeko enpresei zuzendutako jardunaldi honetan, Bizkaia Mikro programaren funtzionamendua, finantzaketa eskuratzeko bete beharreko baldintzak, mikromaileguen onurak, baliabide honi esker beren negozioa indartu duten enpresen zenbait kasu arrakastatsu eta eskaera egiteko jarraitu beharreko urratsak jorratuko ditugu.

Jardunaldia ekainaren 5ean (osteguna) izango da, Innobak Beurkoko Areto Nagusian, 14:30etik 16:00etara.

Informazio gehiago eta izena emateko formularioa

SUBIR