Zabalik dago Eusko Jaurlaritzak turismo-enpresentzat ematen duen inbertsiorako laguntzaren epea. EMET 2025

Zabalik dago ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako dirulaguntza-programan izena emateko epea. Programaren helburua negozio berrien sorrera, berrikuntza teknologikoa, eta eskaintzaren hobekuntza eta optimizazioa sustatzea da, baita jarduerak turismo seguru, jasangarri, arduratsu eta irisgarrirantz bideratzea ere.

Barakaldo, 2025eko maiatzaren 29a

Bi laguntza-lerro

  • Ekintzailetza, negozio turistiko berriak sortzeko (% 40ko dirulaguntza, gehienez 18.000 €).
  • Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea (% 30eko dirulaguntza, gehienez 15.000 €).

Enpresa onuradunak

Ostatu- eta sukaldaritza-enpresa turistikoak, bitartekaritzako turismo-enpresak, garraio turistikoko enpresak, turismo aktiboko enpresak, biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak, turismo-gidariak eta autokarabanak hartzeko eremu berezien titularrak.

Epeak

Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak egiteko, fakturatzeko eta ordaintzeko epea: 2024ko abenduaren 14tik 2025eko abenduaren 10era.
Eskaera egiteko epea: 2025eko maiatzaren 30etik ekainaren 29ra.

Informazio gehiago

 

 

SUBIR