ACE Barakaldo elkartearen kanpaina: Primerako merkatariak
Abian da hurbileko merkataritzaren eta merkataritza batuaren balioa azpimarratzea helburu duen urteroko kanpaina honen edizio berria.
Sare sozialetan argitaratutako bideoen bidez, kanpainak tokiko saltokien abantailak agerian jarriko dituzten irudi arruntak erakutsiko ditu, erosketak egiteko orduan herritarren lehen aukera bertara joatea izan dadin.
Barakaldo, 2025eko martxoaren 27a
Antolatuko diren jarduerak:
- Hilero atxikitako establezimenduak protagonista izango dituen bideo bat argitaratzea, tokiko merkataritzaren abantailak nabarmenduz.
- Atxikitako establezimenduetan kontsumitzen duten pertsonen artean hilero 100 €-ko txartel bat zozkatzea, establezimendu horietan trukatzeko.
- Abenduan, kanpaina merkataritza-festa batekin amaituko da. Ekitaldi horretan, herritarrek atxikitako establezimenduak identifikatu ahal izango dituzte, eta bazkide ez direnek elkartzearen abantailak ezagutuko dituzte.
Bazkide ez direnentzako kostua: Kosturik gabe
Izena emateko epea: martxoaren 27tik 31ra
Kanpainarako sarbidea eta izen-ematea
INFORMAZIO GEHIAGO
ACE Barakaldo elkartea
📞 944 07 54 39
Whatsapp 688 61 00 33
🖥️ Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
