Lutxana auzoko ostalaritzak barrak atera ahal izango ditu kalera jaietan

Barakaldo, 2025eko apirilaren 30a

Barakaldoko Udalak baimena ematen du, oro har eta 2025eko maiatzaren 1etik 11ra bitartean (biak barne) Lutxana 2025 auzoko jaiak ospatzeko, Auzoko Jai Batzordeak hala eskatuta, jarduteko baimena edo gaikuntza-titulua duten ostalaritza-establezimenduetan barra-mostradore bat jartzeko bide publikoan, baina lokalari erantsita, produktuak banatzeko edo zerbitzatzeko.

Instalazio horiek araudi higieniko-sanitarioa, terrazen ordutegiei buruzkoa eta aplikatzekoa den beste edozein bete beharko dute, eta, gainera, Udal Zerbitzuek 2025/003781 Alkatetzaren Dekretuan adierazitako baldintzak bete beharko dituzte.

Gainera, gogorarazten dizuegu, 2014/4259 Alkatetzaren Dekretuan adierazten den bezala, ostiralean eta larunbatean 2 orduko luzapena baimentzen dela establezimendua ixteko ohiko ordutegiaren gainean, dagokion ordutegi-taldearen arabera.

SUBIR