Apirilak 28: Laneko Segurtasun eta Osasunaren Munduko Eguna
Inguraldek bat egiten du OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak atzo aurkeztu zuen sentsibilizazio kanpainarekin, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Barakaldon, 2025eko apirilaren 29an
Laneko segurtasuna eta osasuna ere eguneratuko ditugu?
Gaur egun, etengabe aldatzen ari den lan-egoera batean bizi gara, tresna berriekin, ingurune adimendunekin, prozesu automatizatuekin eta adimen artifizialarekin. Horrek laneko segurtasuna eta osasuna zaintzeko modua ere eguneratzera behartzen du.
OSALANek hausnarketarako deia egiten du, eta ikuspegi berri bat proposatzen du. Ikuspegi berri horretan, produkzio-prozesuen berrikuntza lan-baldintzak indartzearekin eta arriskuak prebenitzearekin batera garatuko da, pertsonek lanean osasun fisikoa eta mentala izan dezaten.
Bilakaera digitalak eta laneko ongizateak batera egin behar dute aurrera beti
