Enplegua
Hogeita hamar bat ikastaro txertatu ditu Barakaldoko Mentor Gelak irakasleak iraunkorki prestatzeko
Irakasleak iraunkorki gaitzeko online prestakuntza programa bat txertatu du Barakaldoko Mentor Gelak bere eskaintzan. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Irakasleen Prestakuntza Erregistroan inskribatzen ahal izango dira hogeita hamar bat ikastaro horiei dagozkien egiaztagiriak.
Barakaldok langabetuak kontratatzeko laguntzen deialdi berria atera du
Barakaldoko Udalak bultzada bat eman nahi dio enplegua sortzeari. Inguralde garapen agentziaren bitartez, udalerriko langabetuen kontratazioak sustatzeko diru-laguntzen deialdi berri bat atera du, bai enpresek, bai euskal erakundeek langabeak kontrata ditzaten.
Ekintzailetza eta enplegu zerbitzuen eskaintza azalduko du Inguraldek Prestik Ezkerraldea azokan
‘Prestik Ezkerraldea 2016’ eskualdeko enplegu azoka nagusian agertu zituen Inguraldek bere enplegu eta ekintzailetza zerbitzuak, eta, aldi berean, urteko azken hiruhilekoan egingo diren prestakuntza jardueren eskaintza zabala ez ezik oraingo enplegu eskaintza ere azaldu zuen.
Inguraldek langabezian dauden gazte barakaldarrak behar ditu gaitasun digitaletan trebatzeko
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefonika Fundazioak sustatu, eta Barakaldoko Udalak ere parte hartzen duen `Open Future-Enplegu Digitala´ programaren bidez, gaitasun digitalean trebatu nahi duten gazte langabe barakaldarrak erakartzeko kanpaina bat abiarazi du Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziak. Ekimenak Ezkerraldeko eta Meatzaldeko 100 bat gazte trebatzeko asmoa du, eta urriaren 24an abiaraziko da Java eta PHP doako ikastaroak emanez.
