Enpresak Sortzea
Max Centerrek ideia ekintzaileen lehiaketa bat antolatu du, eta proiektu onenak aldi batez zentroaren barruan kokatutako stand bat doan erabiltzeko aukera izango du
"Open Call Max Center" espiritu ekintzailea duten pertsonei eta hazkunde-ahalmena daukaten eta beren proiektua merkataritza-ingurune finkatu batean probatu nahi duten marka sortuberriei dago zuzenduta.
Max Centerrek "Open Call Max Center" izeneko lehiaketa berritzaile bat abian jarriko duela iragarri du. Ideia ekintzaile onenari zentroaren barruan kokatutako stand formatuko merkataritza-gune bat utziko dio aldi baterako, bere proiektua erosketa-jarduera handiko ingurune batean proba dezan.
Enpresa bat sortzeko era: Enpresaren forma juridikoa aukeratzea
Enpresa bat sortzeko hartu behar den lehen erabakietako bat, gehien lagunduko gaituen forma juridikoa aukeratzea da. Oso erabaki garrantzitsua da eta kontu handiz aztertu behar da.
Enpresa bat sortzeko era: Negozio-plana
Negozio-plangintza enpresa baten alderdi ezberdinak sortzeko prozesua garatzeko funtsezko tresna da; hala, puntu guztiak ordenatu eta gauzatzeak enpresa abian jartzera bideraturiko ekintza guztiak garbi ikusteko aukera eskaintzen digu.
Barakaldoko ikasle talde batek irabazi du Start Innova ekintzailetza-lehiaketaren lehen saria, GPSarekin makila bat asmatuta
Amaia del Campo alkateak harrera egin die David Pozuelo, Beñat Estébanez, Alain Cortés, Hugo Muruaga eta Sergio Durán ikasleei, eta eskerrak eman dizkie "Barakaldok konpromiso sozial irmoa duen gazteria du, desberdintasuna markatu dezaketen konponbideak sortzeko gai dena". Proiektuak Bizkaiko 36 ikastetxek aurkeztutako 123 proiekturen artean irabazi du, 859 ikasleren parte-hartzearekin.
