Barakaldok 352 plaza eskaintzen ditu gazteen eta 45 urtetik gorakoen enplegugarritasuna hobetzeko ikastaroetan

Ekimena otsailean jarriko da martxan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren 240.000 euroko diru-laguntza du. Honako alor hauei buruzko 32 ikastaro eskainiko dira: arrandegia, zuntz optikoaren instalazioko teknikaria, gaitasun digitalak, pintura edota igeltserotza

Barakaldo, 2017ko urtarrilaren 12a

Barakaldoko Udalak, Inguralde-garapen agentziaren bitartez, langabezian dauden gazteen eta 45urtetik gorakoen enplegugarritasuna hobetzeko ekimena abiaraziko du.  Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, 352 plaza eskainiko ditu bazterketa arriskuan diren bi sektoreei zuzendutako ikastaroetan. Izena emateko epea otsailean zabalduko da eta ikastaroak doan izango dira parte-hartzaileentzat.

“Foru Aldundiaren 240.000 euroko diru-laguntza duen prestakuntza programa berri honen xedea da zailtasun handiagoak dituzten herritarrei lan-merkatuan sartzeko aukerak ugaritzeko baliagarria izan daitekeen kualifikazioa eskaintzea” azaldu du Barakaldoko alkate Amaia del Campok.

Hortaz, programazioak aukera desberdinak eskaintzen ditu, bai gazteentzat, bai 45 urtetik gorakoentzat.  Lehenengo taldeari begira (30 urtetik beherako langabeak) bi ekintza egingo dira. Alde batetik, lan munduan txertatzen laguntzeko lau bide garatuko dira, guztiak honako esparru hauetan lanbide-ziurtagiria lortzeari begira: arrandegia, zuntz optikoaren instalazioko teknikaria, biltegiko jarduera osagarriak eta azalerak garbitzea.  Lau ikastaroak otsailaren 27an hasi, eta maiatzean amaituko dira.  250 prestakuntza-ordu izango dituzte gelan, eta lan-merkatuari buruzko informazioa eta orientabidea ere emango da. “Ikastaroetan parte hartzen dutenen %20k gutxienez, sei hilabeteko lan kontratua (lanaldi osoan) lortzea da programaren bidez lortu nahi duguna” azaldu du Del Campok.

Bigarren prestakuntza ildoa gazteentzako Automoziorako robotak programatzeko 40 ordukoa da, eta gaitasun transbertsaletako zortzi modulu ere eskaintzen dira, kualifikazioa izan arren, enpresak -langile berriak hartzerakoan- baloratzen dituen gaitasunak sendotu behar dituztenei zuzendurik:  negoziazio teknikak, nola komunikatu eraginkorki, talde lana, denboraren kudeaketa,  ‘thinking’, ‘desingthinking’, ‘gamestorming’ eta gaitasun digitalak” zehaztu du alkateak.

45 urtetik gorakoentzako prestakuntza ekintzen planak orga jasotzaileak, pintura eta igeltserotza ikastaroak ekaintzen ditu. “Modulu horietan parte hartzen dutenek eraikuntza alorreko hiru atal horietako lanbide-ziurtagiria jasoko dute.

Beste aldetik, enpresa txiki eta ertainetako digitalizazio prozesuei buruzko ikastaro bat egingo da, bai eta multimediako eta ikus-entzunezko proiektuei buruzko beste bat ere; bien artean, parte-hartzaileen %15 lan munduan txertatzea aurreikusten da.

Jendaurrean eskertu nahi dugu Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza, zeren eta lan berria bilatzerakoan, udalerriko langabeen aukerak ugaritzeko oso ekimen  baliagarria eta garrantzitsua izan daitekeela uste baitugu” esan du alkateak, eta bide batez, prestakuntza ikastaro hauen onuradun izan daitezkeen pertsonak Barakaldoko Enplegu Zentroan izena ematera ere animatu ditu (Dolores Ibarruri pasealekua, zg).

 

SUBIR