Enplegua
Lanean hastera doaz Barakaldoko Enplegu Planaren bitartez kontratatutako 102 pertsonak
Kontratatuetatik % 40 emakumeak dira, eta hiriaren garapenari bultzada emateko 25 programatan hartuko dute parte
Lanaren bila? 102 pertsona kontratatuko ditugu. Izena emon!
Informazio gehiago HEMEN
Barakaldok eta "La Caixa" Gizarte Ekintzak erabilera publikoko ordenagailu berriak jarriko dituzte liburutegietan eta kultur etxeetan
Kulturnet sareak eskaintzen duen Interneten konektatzeko doako zerbitzua hobetuko duten 27 ordenagailu berri erosteko hitzarmena sinatu du Udaleko garapen agentziak “La Caixa” Gizarte Ekintzarekin
9.000 barakaldarrek dute Kulturnet txartela
Inguraldek bizikleten mekanika eta dronak pilotatzeko ikastaro bi eskainiko dizkie gazteei
Kualifikazio gutxiko 16-29 urteko gazteentzako ikastaroak dira. Ikastaro bietan epe labur-ertainean lan-aukerak aurreikusten dituzten eduki espezifikoak eskaintzen dira
Inguraldek, Barakaldoko Udaleko garapen agentziak, Gazte Bermea Sisteman (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan) izena emanda eta kualifikazio gutxiko 16-29 urteko gazteentzako ikastaro bi sartu ditu azken hiruhileko prestakuntza eskaintzan.
