Zabalik da Barakaldon kontratazioak egiteko laguntzak eskatzeko epea

Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izen-emanda dauden barakaldarrak kontratatzen dituzten Euskal Erakunde Autonomoko enpresa edo erakundeak dira horrelako laguntzen onuradunak.

Kontrazioetarako laguntzen deialdiari buruzko informazio osoa www.inguralde.com orrian irakur daiteke.

Inguralde-Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziak bultzatu duen deialdian 26 laguntza emango dira, eta 186.000 eurokoa izango da aurrekontua; Lanbideko Enplegu Sustapenerako Toki Ekintzen Deialdiaren barruan dago sartuta oraingo hau. Azaroaren 24an zabaldu zen eskaerak aurkezteko epea eta abenduaren 16an amaituko da.  Berehala heldu ziren lehenengo eskaerak.  Hamar bat eskaera erregistratu zituen Inguraldek lehenengo orduan .

Eskaera orria, behar bezala bete ondoren (Inguraldeko web orrian deskargatu daiteke), Inguraldeko egoitza nagusian entregatu behar da, eskatutako dokumentazioarekin batera.  Deialdi honi buruzko informazioa webgunean dago bilduta: www.inguralde.com

Deialdira atxikitzen diren enpresek gehienez 6.000 euroko diru-laguntza jasoko dute kontratuko.  9.000€-ra arte igo daiteke laguntza, kontratatutakoak hurrengo kolektibootakoak baldin badira: Diru-sarrera Bermatzeko Errentaren hartzaileak, lehenengo enplegua lortu duten 35 urtetik beherakoak eta kontratatu aurreko 18 hilabete gutxienez izena emanda egon direnak Lanbiden eta hilabete horietatik 12tan gutxienez, langabezian, oinarrietan adierazten den bezala.  

 Langabezian dauden barakaldarrak kontratu behar dituzte enpresek, gutxienez sei hilabetez eta lanaldi osoz. Kontratua ekainaren 16tik abenduaren 1era (biak barne) bitartean gauzatu behar da. Kontratatuek enpresan lehen egon den langile kopuru osoaren gaineko enplegu sorrera garbia eragin behar dute.

Bestalde, kontratatuko den pertsonak Lanbiden izena emanda dagoela eta Barakaldon erroldatuta dagoela ere egiaztatu beharko du.

Informazioa zabaldu edo zalantzaren bat argitu nahi izatera, enpresaburuek 944 789 355 telefono zenbakira hots egin behar dute 9:00etatik 14:00etara bitartean, edo bestela, e-maila bidali, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.

 

SUBIR