Enplegua

Zahartzaroaren sektoreak zer negozio eta enplegu ahalmen duen aztertzeko bildu ziren eskualdeko hogeita hamar bat enpresa, apirilaren 14an, Barakaldoko Clara Campoamor Zentro Zibikoan. Inguraldek bultzatu zuen topaketa, SOCEM HUB gizarte berrikuntza proiektuaren esparruan.

"Ostegunetan, enpleguaren egungo egoera” ekimena abiaraziko du Inguraldek, Enplegu Zentroaren bidez. Hilean behin egingo diren talde lantegiotan unean–uneko lan merkatuaren egoera zertan den azalduko zaie langabeei.

6.000.000 euroko apustua egin du Garapenek gazte enplegua sustatzeko. 2014-2020 aldirako Euskadiko Programa Operatiboan kokatzen da proiektua, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 50ean, eskualde-garapeneko 20 agentziaren parte-hartzearekin.

Enplegurako foru ekimen honetan izena eman nahi duten Barakaldoko emakumezko bizilagunek Inguraldera jotzeko aukera dute

SUBIR