Enplegua

“Enpresa aurrez aurre” programak azken ikasturteko ikasleei   azaltzen die etorkizun profesionala  garatu  nahi duten arloko  enpresen  eta lan merkatuaren errealitatea 

Ekimena otsailean jarriko da martxan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren 240.000 euroko diru-laguntza du. Honako alor hauei buruzko 32 ikastaro eskainiko dira: arrandegia, zuntz optikoaren instalazioko teknikaria, gaitasun digitalak, pintura edota igeltserotza

Langabezian ziren 31 lagun sartu dira udal langile plantillan, sei hilerako. Guztira, 93 kontratazio egin ditu Barakaldoko Udalak Inguralde-Garapen Agentziaren bidez, 2016ko Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzen deialdiaren barruan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak onartutako Enplegu Planaren esparruan.   Bikoitza da helburua: aspaldidanik langabeziaren ondorioak pairatzen dituztenen egoera arintzea, batetik, eta, bestetik, hainbat beharrizani aurre egitea, hiriko bizi kalitatea hobea izan dadin. 

Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izen-emanda dauden barakaldarrak kontratatzen dituzten Euskal Erakunde Autonomoko enpresa edo erakundeak dira horrelako laguntzen onuradunak.

Kontrazioetarako laguntzen deialdiari buruzko informazio osoa www.inguralde.com orrian irakur daiteke.

SUBIR