Hogeita hamar bat ikastaro txertatu ditu Barakaldoko Mentor Gelak irakasleak iraunkorki prestatzeko

 Irakasleak iraunkorki gaitzeko online prestakuntza programa bat txertatu du Barakaldoko Mentor Gelak bere eskaintzan. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Irakasleen Prestakuntza Erregistroan inskribatzen ahal izango dira hogeita hamar bat ikastaro horiei dagozkien egiaztagiriak.

170 online ikastaro baino gehiago biltzen dituen prestakuntza programa da Inguralde- Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziak eskaintzen duen Barakaldoko Mentor Gela. Ikastaroen egiaztagiriak Hezkuntza Ministerioak egiten ditu.   Aurten, 65 lagunek aberastu du bere curriculum profesionala Barakaldoko Mentor Gelaren bidez, zeina bakarra baita Euskadin.  

Zabalik da matrikula berrietarako irakasleei zuzendutako izen-emate epea, eta hor daude barne sartuta Barakaldoko Mentor Gelak 2017ko uztailera arte egingo dituen azterketa deialdi guztiak. www.aulamentorbarakaldo.inguralde.info web orriaren bidez nahiz Barakaldoko Mentor Gela Zentrora (Dolores Ibarruri pasealekua, z/g) etorriz dago egitea matrikula. Berriki berriztua izan da web ataria, mugikorretatik sartzeko.

Zuzendaritzaorde Nagusiaren Ikasketa Bizitzan Zehar programak sustatua da ikastaroetarako beste deialdi hau. Hezkuntzako 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen irakaspenak irakasten dituzten ikastetxeetako langile eta irakasleei ez ezik heziketa-laguntzako zerbitzu teknikoetako langileei ere zuzenduta daude ikastaroak.  Irakasle jardunean aritu ez, baina unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako gorputzetara sartzeko indarrean den arautegian ezarritako beharkizunak betetzen dituztenek ere hartzen ahal dute parte.

Prozesu osoan,  tutore baten laguntza izango dute partaideek, eta hura burutzean, aurrez aurreko azterketa bat egin beharko dute, egiaztagiria lortu nahi izatera.  

SUBIR