Enpresak Sortzea

Barakaldoko Udaleko garapen agentziako bulego nagusietan garatuko dira hiriko ekonomia jarduera berriak sortzen laguntzeko prestakuntza ikastaroak. Ikastaroetara doazenetatik % 80k gauzatu ahal izaten du asmoa.

Proiektuotan parte hartzen duten ekintzaileen ia erdia emakumeak dira

‘Ideia berriak’ eta ‘Jarduera berriak’ diru-laguntzak eskatzeko epemuga martxoaren 1a da. Laguntza hauek eskatzeko interesa duten pertsona ekintzaileek Barakaldoko Garapen Agentzia den Inguraldeko bulegoetara jo behar dute.

Inguralde garapen agentziaren bulego nagusietan ematen den doako zerbitzua da, eta enpresa berriak eratzeko tramiteak errazten laguntzen du. Euskadiko garapen agentzietan, Inguralde da ekintzaileei arreta emateko gune bilakatu den lehena.

SUBIR