Enpresak Sortzea

Datorren ostegunean, otsailaren 10ean, ekimen hau abiarazteko jardunaldia egingo da. Bertan, enpresa eta profesionalei laguntzen esperientzia handia duten aholkulariek hartuko dute parte.

Inguraldek “Escuela de Mentoring” laguntzarekin bultzatutako Barakaldoko Mentoring Klubaren helburu nagusia da udalerriari lotutako mentore-sare bat sortzea, tokiko talentua ikusarazteko eta balio erantsi handiko harreman-espazio bat sortzeko.

Batzar Nagusiek Bizkaiko zerga-sisteman ekonomia suspertzeko zerga-neurri berriak sartzen dituen Foru Araua onetsi dute. Neurri horiek ekintzailetzari laguntzera, kalitatezko enplegua sortzera eta kualifikazio handiko profesionalak erakartzera bideratuta daude, eta 2022ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

Foru Arauan jasotzen diren bost neurriek Bizkaiko ekonomia-sarea berpizteko prozesuari fiskalitatearen arlotik lagundu nahi diote, lehendik dauden zerga-neurriak areagotuz eta neurri osagarri berriak ezarriz zuzeneko zergapetzeari dagokionez (PFEZ, Sozietateen, Ondarearen eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko zergak)

Inguraldek "ideia berriak eta jarduera berriak" programaren 2021eko deialdia onartu du, negozio-plan bat garatu edo enpresa bat abian jarri nahi duten pertsonek Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako diru-laguntzak eskuratu ahal izan ditzaten.

Aurreko lau edizioetan 400 startup baino gehiagok parte hartu dute eta 96 aukeratu dira lehiaketara.

SUBIR