Ekintzaileei zuzendutako bi ikastaro eskainiko ditu Inguraldek urri-azaroan

Barakaldoko Udaleko garapen agentziako bulego nagusietan garatuko dira hiriko ekonomia jarduera berriak sortzen laguntzeko prestakuntza ikastaroak. Ikastaroetara doazenetatik % 80k gauzatu ahal izaten du asmoa.

Barakaldo, 2019ko otsailaren 11a

Bi prestakuntza-ibilbide  berri prestatu ditu Inguraldek, Barakaldoko Udaleko garapen agentziaren bitartez, ekintzailetza ekimenak bultzatu eta laguntzeko. Bulego nagusietan egingo dira ikastaro guztiak. Aste honetan abiarazi dute lehenengoa, eta urriaren 16an bukatuko da; bigarrena, ostera, azaroaren 11tik 20ra egingo da. Inguraldeko Enpresak Sortzeko Arloan egingo dira izen-emateak.

Ekonomia eta Enpresa Garapen eta Hiri Estrategia eta Garapen Arloko (Smart) zinegotzi David Sollak azaldu duenez, "hiriaren ekintzailetza izpiritua sendotzea eta enpresa-asmo bat gogoan dutenei informazioa eta aholkularitza ematea dira helburuak, bai eta asmoa abian jartzeko faseetako bakoitza sakon lantzea ere. Proiektuaren azterlana egiteko eta gauzatzeko aholkularitza profesionala behar duen ekintzaile orori zuzentzen zaizkio ikastaroak.

Ibilbideak 30 ordukoak dira,  eta asmoaren  bideragarritasunetik hasi eta abiarazi arteko bide osoa lantzen dute ikasleek.  Horrez gainera, prestakuntza prozesua osatzeko, enpresa-kudeaketa, marketing eta merkataritza teknikak ikasiko dituzte partaideek.  Hasteko, lehenengo fasean, talde-prestakuntza  egiten da, eta, bigarren fasean, ostera, banakako aholkularitza eskaintzen da, ezagutzak pausatzeko eta egitasmoa heltzeko, horiek baitira proiektua martxan jartzekotan, aurretik eman beharreko pausuak.

 

EHUNEKO 80KO ARRAKASTA

Ekonomia eta Enpresa Garapen eta Hiri Estrategia eta Garapen Arloko (Smart) zinegotzi David Sollak dio "Inguralderen enpresa sortzeko ikastaroak egiten dituztenetatik % 80k burutzen duela prozesua, enpresa abiaraziz, enplegua sortuz eta hiriko enpresa-ehuna aniztuz.

200 bat lagunek baliatu du zerbitzu hau aurton. Gehienetan, jorratu nahi duten sektorean lan eskarmentua duten langabetu ekintzaileak izan ohi dira, eta horrenbestez, aldez aurreko ezagutzak izaten dituzte proiektua aztertzerakoan.  

Inguraldeko Enpresak Sortzeko departamentuko datu estatistikoen arabera, Barakaldon Inguralderen laguntzaz sortzen diren enpresa berriak `sektore heldu' izeneko sektoreetan gauzatzen dira, hala nola, moda eta osagarrien merkataritzan, enpresetarako zerbitzu profesionalenean, ostalaritzan eta eraikuntzari lotutako zerbitzuetan.

Iaz, Barakaldoko Udaleko garapen agentziak 107 enpresa jarri zituen martxan, eta 135 enplegu sortu ziren.  

SUBIR