Inguralde hasi da kudeatzen enpresa-proiektu berriak garatzeko Lanbidek pertsona ekintzaileei emandako laguntzak 2020

‘Ideia berriak’ eta ‘Jarduera berriak’ diru-laguntzak eskatzeko epemuga otsailaren 14a da. Laguntza hauek eskatzeko interesa duten pertsona ekintzaileek Barakaldoko Garapen Agentzia den Inguraldeko bulegoetara jo behar dute.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak pertsona ekintzaileei zuzendutako laguntza-deialdi berria ireki du, hain zuzen ere, 2 hilabeteko aldian, pertsona ekintzaile horiek beren ideia ikertu eta negozio-plana garatu dezaten, edo 3 hilabeteko aldian, enpresa bera abian jar dezaten.

Laguntza hauek jasotzeko, Barakaldoko pertsona ekintzaileek Inguraldera jo behar dute. Barakaldoko Udaleko Garapen Agentzia den Inguralde Lanbideko entitate kolaboratzaile bat da, eta proiektu eta ideia onuradunak aukeratzeaz, erregistratzeaz, balioztatzeaz eta tutoretzaz arduratzen da.

Eskabideak aurkezteko epemuga otsailaren 14a da. Pertsona interesdunek Inguraldera jo behar dute, bai telefonoz, 944 789 269 zenbakian, bai postaz, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidearen bidez. Xehetasun guztiak Inguraldeko webgunean ere kontsultatu ditzakete: www.inguralde.eus

Oinarriak eta eskabidea

Diru-laguntzak

Pertsona ekintzaileei laguntzeko asmoz, Lanbidek bi laguntza-mota martxan jarriko ditu. Lehen laguntza ‘Ideia berriak’ deritzo. Parte hartzeko baldintzak hurrengoak dira: abiatze-fasean dagoen negozio-ideia bat izatea, EAEn bizitzea, langabezian eta Lanbiden izena emanda egotea, eta aurreko urtean EJZn (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga) eta Langile Autonomoen Erregimen Berezian altan emanda ez egon izana. Laguntza honetan 1.000 euro ordainduko dira ordainketa bakar baten bidez.

Bigarren laguntza-mota enpresa-ekintza berriak abiatzera zuzenduta dago. Lehen laguntza-motako betekizun berberak dira, baina kasu honetan, negozio-plan bat ere eduki behar da. Bigarren laguntza hauetan 1.500 euro ordainduko dira. Ordainketa bi zatitan egingo da.

Bi kasuetan, laguntzaren kopurua % 15 handituko da baldin eta pertsona onuradunak emakumeak badira, eta beste % 15 onuradunak 18-30 urte bitarteko gazteak badira.

Inguraldeko profesionalen taldeak pertsona ekintzaile berriei aholkularitza emateaz gainera, behar dituzten garoak ere emango dizkiete, beren enpresa-proiektua definitzerakoan edo martxan jartzerakoan modu aktiboan inplikatu daitezen. 

 

SUBIR