Enpresak Sortzea
Inguraldek autoenplegua sustatzeko prestakuntza plan berria abiarazi du
Barakaldo, 2017ko otsailaren 1a
Ehunka pertsonek parte har dezakete aurten ekintzaileentzat abiaraziko diren zazpi ikastaroetan
Inguraldek, Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziak, ekintzaileen prestakuntza bultzatzen dihardu tokiko ekonomia eta enplegua dinamizatzeko asmoz. Horrela bada, 2017 urterako aurreikusitako autoenplegurako zazpi prestakuntza ikastaroetako bat aste honetan jarri da martxan. Enpresa ideia duten ehunka lagunek parte hartu ahal izango dute urte osoan egingo diren ikastaroetan.
‘BNI Barakaldo´ sortu da, hirian sartu nahi duten 32 enpresek osatutako networking plataforma berria
Joan den astezkenean, urriak 19, egin zune aurkezpen ofiziala Barakaldon BNI (Business Network International) enpresa-networkineko erakunde profesionalak.
Ekintzailetzaren kultura hedatzeko programari esker, enpresarien haztegi bilakatu dira barakaldo ikastetxeak
14tik 17 urtera bitarteko 400 ikaslek parte hartu dute Inguraldek sustatutako Ekintzailearen kultura hedatzeko programan. Programak xede du enpresa-ekimena eta autoenplegua sustatzea
Lanbideko enpresak sortzeko laguntza eskatzeko epea zabaldu du Inguraldek
Lanbideko ekintzailetzarako laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Barakaldoko Garapen Agentziak. Langabeentzat, eta, batez ere, negozio asmo bat duten emakume langabetuentzat, dira laguntzak. Euskal Enplegu Zerbitzuak, guztira, 29 laguntza (38.000 euro) eman dizkio Inguralderi.
