Enpresak Sortzea
Barakaldok 62 enpresa sortzea erraztu zuen ekintzailetzako prestakuntza-programaren bidez
2020ko urritik 2021eko ekainera, 124 pertsona trebatu ziren Inguraldeko Enpresak Sortzeko Arloko ikastaroetan, beren negozio-ideia abian jartzeko..
Hirurogeita bi enpresa berrien erdiak baino gehiago partikularrentzako zerbitzu profesionaletara bideratuta daude, hala nola garraioetara, higiezinetara edo maskotetara.
Inguraldek epea ireki du Lanbidek ideia eta jarduera ekintzaileetarako laguntzak eskatzeko
Maiatzaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dira negozio-ideia bat edo enpresa-proiektu bat garatzeko diru-laguntzak
Inguralde hasi da kudeatzen enpresa-proiektu berriak garatzeko Lanbidek pertsona ekintzaileei emandako laguntzak
‘Ideia berriak’ eta ‘Jarduera berriak’ diru-laguntzak eskatzeko epemuga maiatzaren 17a da. Laguntza hauek eskatzeko interesa duten pertsona ekintzaileek Barakaldoko Garapen Agentzia den Inguraldeko bulegoetara jo behar dute.
Innobak Ugartebeitiaren erabilera-baldintzak COVID egoera ekonomikora egokitu ditu Inguraldek
Erakundearen Zuzendaritza Kontseiluak, gaur goizean bilduta, aho batez onartu du Innobak Ugartebeitiak finkatze-fasean dauden enpresak hartzeko proposamena, eta ez soilik sortu berriak direnak.
Espazio horren erabilera luzatzeko epea luzatzea erabaki du, egungo bi urteetatik 5 urtera arte, pandemiak sortutako krisi ekonomikoaren aurrean enpresak suspertzeko neurri gisa.
