Kontsumo Berriak
InfoKontsumo buletinaren eguneratze berria (2024ko Uztaila)
KIUBek kontsumoaren azken berriei buruzko hainbat informazio-buletin ere argitaratzen ditu. Ondoren dituzu kontsultatzeko azken buletinak eta, nahi izanez gero, izena eman dezakezu posta elektronikoz jasotzeko
Ba al dakizu jaten duzun hori nondik datorren?
Elikagaiek derrigorrez etiketa izan behar dute. Etiketan honako datu hauek adierazi behar dira, besteak beste: jatorrizko herrialdea, produktuaren izena, prezioa eta enpresaren izena eta helbidea.
Nola ordaindu mugikorrarekin segurtasunez?
Mugikorrarekin ordaintzea gero eta ohikoagoa da. Ordaintzeko modu horrek bizitza erosoagoa egin diezazuke: ez duzu eskudirurik izan behar aldean, ezta kreditu-txartelik ere; mugikorra edo erlojua baino ez duzu behar. Baina ez ahaztu segurtasun-neurriak.
Barakaldoko DBHko eta LHko ia 400 ikasle kontsumitzerakoan ekintza bakoitzaz kontziente izatearen garrantzia hurbildu du “Kontsumo Eskola" ekimenak ikasturte honetan
Barakaldoko 5 ikastetxetako ikasleek hartu dute parte ekimenean, eta etorkizuneko kontsumitzaileek kontsumoaren esparruan ikuspegi kritikoa eta arduratsua izan dezaten jarraibideak eta gomendioak eskaintzen ditu.
Programak %25eko igoera izango du datorren ikasturtean, sare sozialen irismena handitzeko batez ere, eta 35 tailer egingo dituzte, alderdi espezifikoetan oinarrituta: piercing eta tatuajeak, arropa eta oinetakoak, markismoa, elikadura, familiaren ekonomia eta kontsumo jasangarria.