Kontsumo Bulegoa

Hitzordua eskatu behar da hurrengo telefono zenbakietan:

  • 010 edo 944 789 200, kanpotik deitzen baduzu; ez Barakaldotik

Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegoa (KIUB) Barakaldoko kontsumitzaileari informazioa, orientabideak eta babesa emateko udal zerbitzua da. Koordinaturik eta elkarlanean dihardute KIUB eta Kontsumobide erakundeak kontsumitzaile eta erabiltzaileak era eraginkorrean babesturik daudela bermatzeko.

  • Kontsumitzaileari informazioa emateaz gain, zalantzak argitu, erreklamazioak kudeatu eta, ahal den neurrian, konponbideak  bilatzen laguntzen diogu
  • Zerbitzua ematen duen enpresari informazioa eta orientabideak eskaintzen dizkiogu
  • Kontsumoko arbitrajea: talde bien artean sor daitezkeen gatazketan bitartekaritza lana egiten dugu

Horrezaz gainera, eskola-ume eta helduentzako heziketa programak antolatzen ditugu.


Nola eskuratu gure zerbitzuak?

  • Aurrez aurreko arreta: kontsultak egin eta erreklamazioak aurkezteko
    • Hitzordua eskatu behar da 010 (tarifa berezia) edo 944 789 200 telefono zenbakian
    • Aldapa kalea, 3A. 48901 Barakaldo (ikus mapa)
SUBIR