Kontsumo Berriak
Nola behatu eguzki-eklipsea modu seguruan
Datorren abuztuaren 12an Ilargiak erabat estaliko du eguzkia Euskadiko zenbait lekutan. Eklipse osoa leku jakin batzuetan bakarrik ikusi ahal izango den arren, eklipse partziala lurralde osotik ikusi ahal izango da.
Kontsumo fantasma: ikusten ez duzun gastua
Oporretan zoaz, etxea itxita uzten duzu... baina kontagailuak aurrera jarraitzen du. Egon ez arren, aparatu askok energia kontsumitzen jarraitzen dute bigarren mailan. Zer egin dezakezu hori saihesteko?
Deepfakeak: ikusten duzun guztia ez da erreala
Deepfakeak adimen artifizialarekin manipulatutako bideoak edo audioak dira. Benetako aurpegiak eta ahotsak hain zehatz imitatzen dituztenez, erraz engaina dezakete. Buloak zabaltzeko, adierazpenak faltsutzeko edo norbaiten izen ona kaltetzeko erabiltzen dira.
Ertainak trikimailua du
Ohartu al zara zineman krispeten poltsa ertaina dela “zentzuzkoena”? Edo kafetegi batean kafe txikia ia ertaina bezain garestia dela, eta azkenean handia aukeratzen duzula? Hori ez da kasualitatea: amu-efektua esaten zaio. Saltokiek produktuen tamainak eta prezioak diseinatzen dituzte, ondo aukeratzen ari garela sinetsita, uste baino gehiago gasta dezagun.
