Berritze automatikoa, despistea ala estrategia?
Zenbat aldiz jaso duzu zure kontuan ezeztatu duzula uste zenuen harpidetza baten ondoriozko zordunketa bat? Bideoplataforma bat, meditazio-aplikazio bat, jada erabiltzen ez duzun doako proba bat? Zerbitzu digital asko gure “despisteez” baliatzen dira hilabetez hilabete era automatikoan kobratzen jarraitzeko. “7 egunerako doan” izeneko eskaintza gisa hasten dena hilabeteetan kobratuko den ahaztutako harpidetza izan daiteke. Garrantzitsua da harpidetzaren baldintzak ondo ezagutzea, kontsumo kontzientea bermatzeko eta etorkizunean ezustekoak saihesteko.
Espainiako Gizarte Eskubideen, Kontsumoaren eta 2030 Agendaren Ministerioa Internet bidez kontratatutako produktuen berritze automatikoa debekatzeko aukera aztertzen ari da. Kontsumitzaileen babesa indartzeko pentsatutako neurria.
NAHI EZ DIREN HARPIDETZAK SAIHESTEKO AHOLKUAK:
- Irakurri beti zehaztapen eta baldintzak.
- Apuntatu berritze-data.
- Harpidetu eta berehala, baliogabetu.
- Aztertu zure hileko karguak.
- Ez fidatu "doan denbora mugatuan" horiez
