Informazio interesgarria
Legearen arabera, kontsumitzaile orok dituen oinarrizko eskubideak ondorengoak dira:
- Beren osasunari edo segurtasunari eragin diezaioketen arriskuen kontrako babesa izatea.
- Beren interes ekonomiko eta sozial legitimoen babesa izatea; batez ere, kontratuetan abusuzko klausulak sartzearen kontra.
- Izandako kalteak ordaintzea eta galerak konpontzea.
- Ondasun edo zerbitzuei buruzko informazio zuzena izatea, eta produktu edo zerbitzuok egoki erabiltzen, kontsumitzen edo gozatzen jakitera bideratutako hezkuntza eta dibulgazioa.
- Ordezkatuak eta kontsultatuak izatea, legez eratutako kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteen bitartez.
- Beren eskubideak babestuak izatea, prozedura eraginkorren bidez, bereziki gutxiagotasuna, mendekotasuna edo defentsa-gabezia gertatzen den egoeretan.