Kontsumo Berriak
Barakaldoko KIUBak Kontsumitzailearen Eguna ospatuko du, pertsona ahulenen arretarekin duen konpromisoa berretsiz
Aurrez aurreko arreta, bereziki adinekoentzat, bulegoaren funtsezko jarduera izaten jarraitzen du, nahiz eta 2021ean erreklamazioen % 56 elektronikoki egin ziren.
MiPago Wallet mugikorreko aplikazioaren bidez egin ahal izango dituzte herritarrek udal ordainketak
"MiPago Wallet" tresna, telefono mugikorrean diru-zorro digital bat, ezarri du Udalak, barakaldarrei barra-kodea edo etxean jasotzen duten ordainagiriaren QR kodea irakurriz udal ordainketak egiteko aukera ematen diena.
Nola jokatu iruzurrezko SMS baten aurrean
Ertzaintzak salatu du iruzurrezko SMSak daudela. Bankuarekin izandako arazo baten berri ematen dizute, eta esteka batean klik egiteko eskatzen dizute. Nola saihestu iruzurra? Lehenengoa: ez klikatu estekan; zalantzarik baduzu, jo zuzenean zure bankuko web-orrira edo aplikaziora, eta jarri harremanetan haiekin.
InfoKontsumo buletinaren eguneratze berria (2022ko urtarrilaren 2. hamabostaldia)
KIUBek kontsumoaren azken berriei buruzko hainbat informazio-buletin ere argitaratzen ditu. Ondoren dituzu kontsultatzeko azken buletinak eta, nahi izanez gero, izena eman dezakezu posta elektronikoz jasotzeko