Kontsumo Berriak
LABIren Batzorde Zientifiko-Teknikoak indarrean dauden neurriak abuztu amaierara arte mantentzea gomendatu du, baita, irailaren hasierarako, neurri horien doikuntza prestatzea ere
Gaur goizean, Lehendakaritzan, LABIren Batzorde Zientifiko-Teknikoaren beste bilera bat egin da. Bilera horretan, gaur egun indarrean dauden neurriak abuztua amaitu arte mantentzea gomendatu da, baita neurri horiek irailaren hasierarako doitzea.
Gomendio horiekin bat etorriz, Lehendakariak erabaki du LABIren Aholku Batzordearen bilera deitzea datorren astelehenerako.
Iturria: Irekia 2021.08.26
Gaur egun indarrean dauden neurriak: Inguralde 2021.07.22
COVID-19ari buruzko informazio guztia Eusko Jaurlaritzaren webgunean
https://www.euskadi.eus/koronabirusa/
Barakaldoko KIUBk erreklamazioak online aurkezteko aukera emango du gaurtik aurrera bere webgunearen bidez
Gaur, Kontsumitzaileen Eskubideen Nazioarteko Egunean, Bulegoaren webguneak kontsumo-erreklamazioak aurkezteko aukera eskainiko du, modu azkarrean, eskuragarrian eta edozein ordutegitan.
Tresna horren garapena bizkortu egin da pandemiaren ondorioz, eta horrek ere eragina izan du "kontsumitzaile kaltebera" kontzeptu berriaren agerpenean eta legedian.
Barakaldoko KIUBk 1.700 kontsulta baino gehiago artatu zituen eta 650 erreklamazio izapidetu zituen 2020an
Inguraldek baliabide telematikoak indartu zituen iaz, osasun-krisiaren garaian Bulegoaren zerbitzuetarako sarbidea errazteko, eta erreklamazioak elektronikoki izapidetzeko zerbitzua jarri zuen martxan.
Kontsulta eta salaketen herena web-orriaren bidez egin ziren, eta aurrez aurreko arreta-zerbitzuan, berriz, aldez aurreko hitzorduaren sistema arrakastaz ezarri zen.
Dentix klinikak berriz irekitzeak tratamenduarekin jarraitzeko aukera ematen die erabiltzaileei
2021eko urtarrilaren erdialdetik, Dentixek bere klinika batzuk berriz irekitzeko prozesua hasi du, eta, beraz, tratamendua jarraitzeko eskaera klinika horien aurrean egin dezakete bezero kaltetuek (bukaeran Euskadin irekitako Dentix klinikak kontsulta daitezke). Tratamendua hasi zuen klinika irekita ez badago, horretarako gaitutako zenbakira dei daiteke: 900 83 50 10.