Nola ordaindu mugikorrarekin segurtasunez?
Mugikorrarekin ordaintzea gero eta ohikoagoa da. Ordaintzeko modu horrek bizitza erosoagoa egin diezazuke: ez duzu eskudirurik izan behar aldean, ezta kreditu-txartelik ere; mugikorra edo erlojua baino ez duzu behar. Baina ez ahaztu segurtasun-neurriak.
Gailu horiek NFC (Near Field Communication) teknologia erabiltzen dute: ordainketak azkar eta segurtasunez egiten dira, gailua ordainketaterminal batera hurbilduta, besterik gabe. Erosoa izan arren, ordaintzeko modu horrek arriskurik ere badu; beraz, egin kasu aholku hauei zure informazio pertsonala eta zure dirua babesteko:
- Desaktibatu NFC aukera zure gailuan, erabiltzen ari ez bazara.
- Segurtasun handiagoa izateko, zure gailuaren ezarpenak alda ditzakezu, ordainketa bat egin aurretik autentifikazio bikoitza eska diezazun (PINa, hatz-marka digitala edo aurpegia ezagutzea).
- Erabil ezazu datu mugikorren sarea ordainketa egiteko. Wifi publikoek arrisku handiagoa dakarte, ez direlako seguruak.
- Aztertu maiz zure kontuak, eta egiaztatu ez dagoela ezohiko mugimendurik.
Iturria: Kontsumobide aldizkaria. 50 zk.