Lansarean atarirako sarbidea txertatu du Inguraldek bere web orrian

Lansarean atarirako sarbidea txertatu du Inguraldek bere web orrian. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak sustatu du atari hau eta euskara hutsean ageri da.

Bi atal ditu tresnak: astero berritzen den lan eskaintzena, eta enplegu bila dabiltzanek curriculuma sartzeko atala, doan eta oso modu errazean egin daitekeena.

Dagoeneko, 136 enpresek hartu du parte, eta 928 lagunek erregistratu du curriculuma.

Lan merkatuan ere sustatu nahi dugu euskararen erabilera, jakina! Eta horretarako oso tresna egokia dela uste dugu Lansarean, euskaraz lan egin nahi duten enpresak eta pertsonak jartzen baititugu harremanetan haren bidez.

Enpresei, eskaintzak argitara ematen laguntzen diegu, bai eta  hautagaiak bilatzen eta aukeraketa prozesuak egiten ere.

Enplegu bila dabiltzanei, berriz, curriculuma ezagutarazten diegu, eta horrela bihurtzen dira hautagai. Horrezaz gainera, enpresek argitara emandako eskaintzak azter ditzakete, bide batez.

Gune horretara sartu nahi izanez gero, Inguraldeko orriko "Enplegua" atalera jo behar dute, eta "enplegu eskaintzak" atala klikatu. Lansarean atarian sartu ondoren, “enpresa” ala “hautagai” gisa eman behar dute izena.

SUBIR