Hogeita hamar enpresek aztertu dute zahartzaroaren sektoreak zer negozio eta enplegu ahalmen duen Barakaldon
Zahartzaroaren sektoreak zer negozio eta enplegu ahalmen duen aztertzeko bildu ziren eskualdeko hogeita hamar bat enpresa, apirilaren 14an, Barakaldoko Clara Campoamor Zentro Zibikoan. Inguraldek bultzatu zuen topaketa, SOCEM HUB gizarte berrikuntza proiektuaren esparruan.
Gizarte Zerbitzu Integratuen Taldeak burutu, eta Bizkaiko Foru Diputazioak finantzatu du topaketa, Beaz-en bidez, Euskadiko osasun-gizarte sektoreko eragile guztiak bilduko dituen sare inteligente bat sortzeko helburuz, sektorea sendo gara dadin eta etorkizuneko enplegu beharrei aurre egin diezaion.
SOCIEM HUB proiektuaren eta ‘Gizarte Enpleguaren Garatzaile eta Bizkortzaileen Mugimendua' izeneko ekimenaren aurkezpenak eman zion hasiera jardunaldiari, Gizarte Zerbitzu Integratuen Taldeko Karmele Acedo gerentearen eta Arbonies Asociadoseko Iker Izulain kontsultorearen eskutik Domesticoo, Mugikon, Ideable, Emankor eta Deustotech eta Puntodis enpresek eman zituzten ezagutzera, ondoren, populazio sektore honetako eskea asebetetze aldera sortutako produktu eta zerbitzuak.
Programa honen bidez eskainiko zaie laguntza zahartzaroarekin zerikusia duen negozio lerro berri bat garatu nahi duten Barakaldoko hiru enpresei. Arlo horretako profesional adituen aholkularitza izango dute hautatutako konpainiek, hastapeneko bezeroekin merkatu proba-pilotu bat egin dezaten.
