Lana bilatzeko lantegiak eskainiko ditu Inguraldek, IKTak nekez erabiltzen dituztenentzat

‘Landu’ ekimena abiarazi du Barakaldoko Garapen Agentziak: emakumeei, gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan direnei eta  45 urtetik gorako langabetuei zuzenduriko lantegiotan teknologia berriak erabiltzen ikasiko dute, lana bilatzen laguntzeko.  

Bi orduko bost saio dauzka lantegi bakoitzak, eta Enplegu Zerbitzuko teknikariek zuzenduko dituzte.  Helburuok lortu nahi ditu programak: partaideek tresna teknologikoak erabiltzen ikastea, lan-merkatua sakonago ezagutzea, han dauden lan eskaintzetara beren kabuz heltzeko gauza izatea eta lan merkatura sartzeko gaitasun guztiak berenganatzea.  

Landu programako talde-lantegiak hilero egingo dira, eta azarora arte iraungo dute. Parte hartu nahi dutenek Enplegu Zentrora jo dezakete informazio guztia jaso eta izena emateko (Barakaldoko Dolores Ibarruri pasealekua, z/g). 

SUBIR