Enpresak eta Merkataritza Berriak
Kanpaina berriak San Bizenten
Hurrengo hilabetetan, San Bizenteko merkatari elkartea lekuko merkataritza dinamizatuko du ekintza ezberdinen bitartez, zeinetan elkartearen kideak diren zein ez diren merkatariak parte har dezakete.
Biztanleriari auzoan dauden dendak gogoratzearen, fidelizazioa bultzatzearen edota erosketak dinamizatzearen asmoz, elkarteak hurrengo kanpainak burutuko ditu:
- San Bizente Udazken Festa – Moda ibilitokia, musika eta dantzarekin, dendek biltegian dituzten produktuak aterako dituzte.
- Hazkatu eta irabazi San Bizente – Erosketa bakoitzarekin beste denda baten saria izan dezaken bono bat emango da.
- San Bizenten erosi – Parte hartzen duten denden bideo biral bat aurkezten
- Auzoko Gabonak – Gabonarekin erlazioa dituzten animazio eta fidelizazio ekintzak
Kanpainak Inguralderen (Barakaldoko udala) eta Eusko Jaurlaritzaren turismo, merkataritza eta kontsumo sailaz dirulagunduta daude.
Programazio guztia kontsultatu hemen.
Informazio gehiago behar baduzu edo kanpainetara batu nahi bazara, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 944713601 kontaktatu.
Enpresa eta agente turistikoei zuzendutako formakuntza planaren bigarren arloa
Enpresa turistikoei zuzendutako formakuntza planaren bigarren atala jartzen da abian, lehenengo atala aurtengo apirilaren eta ekainaren artean izan zen.
ABK Elkarteak “La Barakaldosa” kanpaina jartzen du abian eta hiriko establezimenduei parte hartzera gonbidatzen die
Aurtengo iraila eta abenduaren arteko hilabetetan, ABK Elkarteak merkataritza dinamizazio kanpaina hau abian jartzen du, hiriko auzoak sustatzearen eta “la Barakaldosa” eskumutur eta lepokoen bidez lekuko sentimendua bultzatzearen egitasmoarekin.
Bat egin du Inguraldek Hazinnova programarekin, teknologiaz bestelako berrikuntza proiektuak Barakaldoko ETEetan sustatzeko
Ekonomia Garapenerako sailburu Arantxa Tapia bertan dela Innobasque eta Spri Taldeak gaur aurkeztu duten ekimenera bil daitezkeen enpresak identifikatzen lagunduko du Udaleko Garapen Agentziak
