Plastikozko poltsak: Urtarriletik aurrera murrizketa berriak sartuko dira indarrean
2018ko urtarrilaren 1ean abiarazi ziren plastikozko poltsen banaketaren murrizketen etapa berriak hasten ari dira, eta modu honetan, 2020ko urtarrilaren 1an murrizketa berri bat ailegatuko da.
Egun horretatik aurrera, saltegietan banatzen diren plastikozko poltsa lodiek (50 mikra edo gehiagoko lodiera dituztenak) gutxienez %50eko birziklatutako plastikoa eduki behar izango dute eta zatitu daitezkeen plastikozko poltsak debekatuta daude. Era laburtuan::
2018ko uztailaren 1etik aurrera
-
Plastikozko poltsa guztiak kobratzeko derrigortasuna, hurrengoak izan ezik:
- Plastikozko poltsa oso arinak, hau da, 15 mikra baino gutxiagoko poltsa arinak higiene arrazoiengatik beharrezkoak direnean, edo solteko elikagaientzako oinarrizko ontziratze bezala ematen direnean.
- Poltsa lodiak baldin eta plastiko birziklatuaren ehunekoa %70 edo gorakoa bada (egiaztatua).
2020ko urtarrilaren 1etik aurrera
- Plastikozko poltsa lodiek gutxienezko %50 plastiko birziklatua izango dute eta kobratzen jarraituko dira. Dohainik eman ahal izango dira soilik %70 edo gehiagoko plastiko birziklatua badute.
- Debekatuta egongo da zatitu daitezkeen plastikozko poltsak ematea.
2021eko urtarrilaren 1etik aurrera
-
Plastikozko poltsa arinak eta oso arinak debekatuko dira, plastiko konpostagarriko poltsak izan ezik. Beste ontziratze formatu batzuengatik ordezkatu ahal izango dira
- Plastiko konpostagarriko poltsa oso arinak dohainik eskaini ahal izango dira.
- Plastiko konpostagarriko poltsa arinak kobratu egingo dira.
Horregatik, poltsen stocka berritzeko orduan aurreikusi behar da 2021etik aurrera baimendutako plastikozko poltsa lodi bakarrak gutxieneko %50 plastiko birziklatua dituztenak izango direla, eta baimendutako plastikozko poltsa arina eta oso arinak konpostagarriak izango direla:
- Plastiko birziklatua %70an edo hortik gora dituzten poltsa lodiak kobratu gabe eman ahal izango dira.
- Plastiko birziklatua %50tik %69ra dituzten poltsa lodiak kobratu behar izango dira.
- Plastiko konpostagarriko poltsa oso arinak kobratu gabe eman ahal izango dira.
- Plastiko konpostagarriko poltsa arinak kobratu beharko dira.
| Plastikozko poltsa motak: |
|
Arinak: 50 mikra baino gutxiagoko lodiera. Oso arinak:15 mikra baino gutxiagoko lodiera dituztenak, higiene arrazoiengatik edo solteko produktuentzako oinarrizko ontziratze bezala erabiltzen direnak. Lodiak: 50 mikra edo gehiagoko lodiera dituztenak. Zatikorrak: Material plastikoa mikrozatietan zatitzea sortzen duten gehigarriak dituzten plastikozko materialekin eginda. Konpostagarriak: Indarrean dagoen EN 13432:2000 europar arauaren betebeharrak eta hurrengoko eguneratzeak betetzen dituzten plastikozko poltsak, baita europar edo nazioarteko etxe-konpostaje bidezko biodegradazio estandarrak betetzen dituzten plastikozko poltsak ere. |
Laburpen honetan jasotako informazioa gure ikuspuntuari erantzuten duen 293/2018 Errege Dekretuaren interpretazioa da, eta ezin da honetatik inolako erantzukizunik ondorioztatu. Informazio osoa jasotzeko Errege Dekretu kontsultatu https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2018-6651
