II Txikizkako Merkataritzarako Ideia Teknologikoen Lehiaketa

Saltoki txikiak laguntzeko eta hauen desagerraraztea gelditzeko asmoz, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren Merkataritzari buruzko Estatu Idazkaritzak, Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioaren (FEMP) eta Correos y Telégrafos S.A. S.M.E. Estatu Sozietatearen laguntzaz, Txikizkako Merkataritzarako Ideia Teknologikoen Lehiaketaren bigarren edizioa iragarri du, talentua eta berrikuntza sustatzeko eta saltoki txikiak dinamizatzeko eta modernizatzeko balio duten txikizkako merkataritzako irtenbide teknologikoak sortzen laguntzeko helburuarekin.

Proposatutako ideiak txikizkako merkataritzaren jarduerari dagozkion berezko edozein prozesuetan txertatu ahal izango dira:
  • Barneko prozesuak (erosketak, stocken antolaketa, informazioaren erabilera, informazio bilketa, etab.,).
  • Saleroslea azken kontsumitzailearekin lotzen dituzten kanpoko prozesuak, erosketa esperientzia hobetzen duten teknologia berriak txertatuz.
  • Saltokiak MarketPlace batera sartzea erraztea.
Lehiaketaren kategoriak hauek dira:
  • 1. Kategoria Aurrez aurreko salmentak dituzten merkataritza-negozioen teknifikaziora bideratutako ideiak.
  • 2. Kategoria Bi kanal kudeatzen dituzten enpresen teknifikaziora bideratutako ideiak: aurrez aurreko kanala eta "on line" kanala haien produktuak merkaturatzeko.
  • 3. Kategoria Hiriko merkataritza-guneei, merkataritza-establezimendu kolektiboei edota Espainiako udalerrien merkatuei irtenbide teknologikoak eskaintzera bideratutako ideiak. Ildo beretik, mugatutako hiri-eremuan edo eraikin batean edo gehiagotan ezarritako negozio edo agente ekonomikoen multzo bati aplika dakizkiokeen ideiak izan beharko lirateke, bere elementu komunetan berrikuntzak egiten lagunduko dutenak (erosketa zentralizatua, segurtasuna, sarbideak, aparkalekuak, seinaleztapena, kultura eta aisia guneak, hiri-altzariak, argiteria, etab.) edo negozio multzo honen merkataritza eskaintzaren, estrategiaren, irudiaren eta abarren sorkuntza globalean.
  • 4. Kategoria Landa-eremuko merkataritzaren eraldaketa digitala lortzeko irtenbide teknologikoak eskaintzera bideratutako ideiak.
Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 4 ideia edo proiektu aurkeztu ahal izango ditu. Proiektu edo ideia bera ezin izango da kategoria bat baino gehiagotan aurkeztu. Aurkeztutako lau ideia onenak sarituko dira. Hala ere, beste ideia batzuk aipatu ahal izango dira, sari ekonomikorik jaso gabe.
 
Ideia onenek saria eskudirutan jasoko dute eta irabazleek haien proiektuak aurkezteko aukera izengo duten Sari banaketan zehar.
 
Proiektuak aurkezteko epea 2019aren urriaren 31n amaitzen da. Erantsitako bi Eranskinak hurrengo helbidera bidali behar dira: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
 
Edozein zalantza argitzeko, María José Rodrguezekin harremanetan jarri zaitezke 913 643 700 zenbakian.
 
 
 
 
SUBIR