Enpresak eta Merkataritza Berriak
Gobernu Zentralak koronabirusaren krisiari aurre egiteko onartutako neurriak
200.000 milioi eurorekin hornitutako planak, familiei, enpresei eta autonomoei zuzendutako laguntza eta hipoteken luzamendua dakar
Bizkaiak zergen arloko neurri bereziak ezarri ditu Covid-19 birusak Lurraldeko ekonomian edukiko duen eraginari aurre egiteko
Koronabirusaren hedapena gelditzeko ezarri diren murrizketek gizartean eta ekonomian nolako ondorioak edukiko dituzten oharturik, Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat neurri ezarri ditu zergen arloan bizkaitarren likidezia hobetzeko (batez ere mikroenpresena, ETEena eta langile autonomoena) eta kutsadurak ekonomiako sektore ahulenetan edukiko duen eragina are kaltegarriagoa izatea eragozteko. Zergen arloan dauzkan eskumenez baliatuz, Aldundiak mugatu, eten edo atzeratu egin ditu martxoaren 16tik ekainaren 1era bitartean sortzen diren zerga-betebeharrak: zergen ordainketak eta autolikidazioak eta aitorpenak aurkeztea. Epealdi hori luzatu egin daiteke larrialdiaren arabera.
Javier, jaiotzatiko enpresaria, Cíes Kafetegiaren arima da
Cíes Inguraldeko protagonista izan da2020an Javierren enpresa-dohainak direla eta. Izan ere, haren kafetegia 40. urteurrenera kudeaketaren osasun egoera ezin hobean ailegatzea lortzeko bide onenean gidatu dute.
ABK Barakaldo. Gurutzetako jaiak 2020
Gurutzetako Jaiak 2020 direla eta, Barakaldo ABK Elkarteak “GASTROART Azoka tematikoa” martxan jarriko du tokiko merkataritza bultzatzeko asmoarekin bi ekintzen bidez:
- Maiatzaren 8tik 17ra Gurutzetako dendariek jaietako gaia errespetatuz beren produktuetako batzuk kalera atera ahal izango dituzte.
- Maiatzaren 8tik 10era Gurutze Enparantzan 25-33 salmahai jarriko dira dendariek euren produktuak erakusteko zein saltzeko.
- Informazio gehiago informazio-orrian.
- Parte hartzeko: Barakaldo ABK Elkartean Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. - 645.689.341.
- Izena emateko epea: 2020ko martxoaren 19ra arte.
