700.000 eurora arte handiko ditu Barakaldok merkataritza, ostalaritza eta autonomoentzako laguntzak, bai eta banakako babesgailuz hornituko ere langileak

6.000 babes-bisera eta maskarez hornituko ditu Udalak lokal barakaldarrak, 22.000 eurotik gorako inbertsioa eginez. Deseskaldak dirauen bitartean terrazetako tasa ez kobratzeko eta terrazei buruzko arautegia malgutzeko jarraibideak eman ditu, barrarik edo antzeko egiturarik ez daukaten ostalaritzako lokalek zerbitzua kalean eman dezaten.

Barakaldo, 2020ko apirilaren 27a

Covid-19aren  osasun krisiaren karietara galdutako normaltasunera itzultzeko lanetan dihardu Barakaldoko Udalak. Ildo horretan, hainbat laguntza prestatzen ari da merkatari, ostalari eta autonomoei laguntzeko, eta azken egunotan, 700.000 eurora arte handitu du partida. Horrez gainera, birusetik babestuz beren egitekoa berme handiagoz garatze aldera, banakako babesgailuz hornitu ditu merkatari eta ostalariak, 22.000tik gora euro inbertituz.  

Udalerrietan lehenengotakoa izan da Barakaldo sektorearentzako neurri zehatzak iragartzen.  Alde horretatik, joan den astean, 500.000 euroko partida iragarri zuen zenbait zerga - OHZ, zabor tasa eta estolderia - ordaintzeko ahalegina  zuzeneko laguntzekin konpentsatu asmoz. Orain, beste 200.000 euro erantsi dizkio partidari. Horrela, bada, hasierako neurriak arinago iritsiko zaizkie kaltetuei.  Hauek dira sektoreari laguntzeko lehenengo neurriak, baina aurrerago laguntza eman eta ekimenak bultzatzeko partida gehiago izango dira hiriko jarduera ekonomikoa indarberritzeko.  

Aste honetan jarriko da indarrean laguntzak eskatzeko epea, joan den ostiralean bidali baitzen deialdia BAO-Bizkaiko Aldizkari Ofizialera, argitara zedin; beraz, berehala ikusiko du argia.

Laguntza horiek eskatu nahi dituztenek, Inguraldera hots egin behar dute 944 789 269 zenbakira goizetan, eta 944 789 445 zenbakira, berriz, arratsaldeetan; edo bestela, www.inguralde.eus web orriaren bidez saiatu.

Ezagutu kartela

AHALIK ETA MALGUTASUNIK HANDIENA TERRAZEN ARAUDIA EZARTZERAKOAN
Hainbat aukera ari da aztertzen Udala, ostalaritzaren sektorea ahalik eta errazen itzul dadin normaltasunera.  Alde horretatik, deseskaladak dirauen bitartean terrazen tasa ez kobratzeko eta halakorik ez daukatenentzako kalean barrak edo antzeko egiturak jarri ahal izateko araudia malgutzeko jarraibideak eman ditu Del Campo alkateak.   "Jakitun gara, ostalaritzari kosta egingo zaiola normaltasunera itzultzea, eta horregatik jokatuko du malgutasunez gure esku dagoen guztian,  jarduera  lehenbailehen etor dadin bere onera.  

BIRUSETIK BABESTEKO BISERAK
Inguraldek, Ekonomia Sustatzeko Arloaren bitartez, bisera-babesleak emango dizkie merkatariei eta ostalariei.  "Material hau aukeratu dugu iraunkorra delako, modu errazean garbitzen delako eta jendearen aurrean daudenak modu eraginkorrean babestuko dituelako  pertsianak igotzen dituztenean", esan du Del Campok.  Guztira 6.000 bisera erosiko dira, establezimendu bakoitzak bi  izan ditzan.

Gainera, Udalak maskarak emango dizkie hiriko merkataritza eta ostalaritza sektorean lan egiten dutenei.

 Orain arte, 813 maskara baino gehiago eman dira, gutxi gorabehera, 257 lokaletan.

Neurri horrekin bat egin du Udalak martxoaren 14an ezarritako Alarma Egoera dela-eta negozioak itxi behar izan dituzten merkataritza, ostalaritza eta autonomoei laguntzeko martxan jarri dituen ekimen sortak.

SUBIR