Asteazkenetik aurrera banatuko ditu Barakaldok merkataritza eta ostalaritzako bisera babesleak
Aste hasieran iritsiko dira Barakaldoko Udalak erosi dituen 6.000 biserak, 18.000 ordezko pantaila eta guzti. Biseren ondoan, bi lokal bakoitzeko, merkatari eta ostalarientzako maskarak ere banatuko dira Orain arte, 900 maskara banatu dira alarma egoerako aldian irekita egon diren 300 saltokiren artean.
Apirilaren 30ean, ostegunean, Barakaldoko merkataritzarako eta ostalaritzarako erosi zituen bisera babesleak banatuko ditu datorren astean Barakaldoko Udalak, Inguralderen bitartez. Aurreikuspenen arabera, astelehenean 6.000 bisera baino gehiago iritsiko dira Barakaldora, babes-pantailen 18.000 ordezkoekin (3 bisera bakoitzeko); beraz, banaketa berehala egingo da.
Beraz, datozen 13, 14 eta 15 egunotan, Gurutzeta, Clara Campoamor zentro zibikoetan eta Inguraldek Bide Oneran duen bulegoan egingo da banaketa, 8:30etik 14:00etara. Bi babes-bisera banatuko dira lokal bakoitzeko, eta seina ordezko pantaila eta maska. "Ostegunean, hilak 30, erosi zituzten biserak, eta litekeena da enpresa banatzaileak epeak betetzea, garrantzi handia eman baikenion horri erosi genuenean; izan ere, badakigu merkatua kolapsatuta dagoena eta gure merkatariek eta ostalariek lehenbailehen behar dutena material hori. Horregatik prestatu dugu banaketa aste horretarako", azpimarratu du David Solla Ekonomia Sustatzeko Arloko zinegotziak.
Aski da JEZen kopia aurkeztea maskarak jasotzeko. Inguralderekin harremanetan jar daitezke honako telefono hauen bidez bilketa kudeatzeko banaketa-egunetan joateko arazoren bat dutenek: 944789400.
MASKARAK OSTALARITZA ETA MERKATARITZARAKO
Babes-biserak aukeratu ditu Udalak, modu erraz eta erosoan desinfektatzen den babes-produktu iraunkorra delako.
Horrez gain, 6.000 maskara banatuko dituzte merkataritzan eta ostalaritzan, eta asteotan emandako 900 maskarei esker, 300 lokalek ez dituzte ateak itxi behar izan osasun alertarekin ezarritako nahitaezko itxieran.
