Enpresak eta Merkataritza Berriak
Amaia del Campo M&C enpresari Universal Robots konpainiaren Integratzaile Ofizialaren Ziurtagiria emateko ekitaldian izan da
Aitorpen hori lortzearen ondorioz, Bizkaiko enpresa barakaldar bakarra da Universal Robots-en homologazioa duena, Danimarkako konpainia liderra sektorean.
Alkateak M&C Aplicaciones bezalako proiektuen garrantzia azpimarratu du, RIS3 euskal enpresa-lehiakortasunaren estrategia sendotzeko eta udalerrian polo berritzaile bat sortzeko.
Barakaldoko Udalak ostalaritza-jardueran segurtasun-arauak betetzeari buruzko arreta mantentzeko eta indartzeko deia egin du
David Solla Sustapen Ekonomikoko zinegotziak Barakaldoko establezimendu gehienen lankidetza eta jarrera ona nabarmendu ditu. Zaintza aktiboaren pean dauden prebentzio-jarraibideak ez betetzeak zehapen ekonomikoak aplikatzea ekar dezake. Udalak gogorarazi du, halaber, jaiak bertan behera geratu direnez, aurten eraginik gabe geratzen dela aldi horretan eman ohi den gaueko ordutegiaren luzatzea.
Barakaldo Kontsumo Bonoa bihartik aurrera egongo da erabilgarri hiriko 200 establezimendu eta negoziotan
Bonua, erabili behar den lokal berean eskuratu ahal izango da, eta 10 euro ordainduta 15 euroko erosketa egiteko aukera emango du.
Inguraldek, kanpainarekin bat egin duten negozio guztien artean berdin banatuko diren 22.000 bonu emango ditu; zerrenda www.inguralde.eus webgunean kontsultatu ahal izango da
1.000 saltoki eta ostalaritza-lokal inguruk eskatu dituzte Inguraldek abian jarritako zuzeneko laguntzak
Pandemian zehar, Inguraldek 1,1 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu sektorearentzako laguntzetan, 10.500 maskara baino gehiago banatu ditu eta enpresa-sarearen 1.700 kontsultari erantzun die.
